MUSIKA

1. Miren Agur-ek bere hitzei musikalidadea emateko asko erabiltzen ditu hitz jokoak:

Klin-klin hotsa egiten du,
tenk eta tenk egin,
artazien kiz-kiz hotsarekin,
lamina bat neukan alboan txor-txor,
klin-klon hotsa isildu egin da,
tximistak egin du lir-lar,
airetan txairo pal-pal,
kox-kox atea jo zuten,
traganarrua altxatu zen, txalupa arrapatu, eta firin-faran erabili zuen,
txipli-txapla,
ispilu-mispilu,
maust-mausta jan du,
dranga-dranga edan du,
di-da,
trinki-tranka,
muxuz mela-mela,
grausk,haginka egin diot,
txakurrak grou egin zuen,
beleak grau-grau,
puzkerrak bota prut eta prut,
zirti zarta handiko andrea,
ez zegoen mulu-mulu gaiztoetatik libre,
iturri baten pol-pola...

Mahaspasa eta ronezko izozkiak dituzu belaunak, Meibi, maybe, agian, Meabe, akaso

2. Jon Miner-ek musikatutako HITZORDUA poema "Bitsa eskuetan" poema liburutik:

HITZORDUA


Hurbildu zara,
sagarra eskuan.

Muxu nik sagarrari,
belauniko, hankei besarkaturik.

Metal-ura tuan,
ezpainen urrakada.

Esaten dizudan hitza
eta inoiz entzuterik ez dudana.

Murmurio bat, trago zuria,
iruntzitara jartzen nauen zure hazia.

Amodioa zera denean:
argia piztea gela huts batean.



3. Koplak eta bertsoak.

"Hamar bertso-sorta txertatu dira kontakizunen artean, ... , Euskal kantutegiko zenbait doinu ezagun balia ditzakegu horretatarako, hala nola:
Talako koplak, kopla zaharren neurrira eginak direnez (8/8/10/8 silabako bertso-lerroak), Mikel Laboak hedaturiko Sorterriko koplak abestiaren doinu malenkoniatsuari, edo baita Egun da Santimamiña alaiagoari ere helduz abes litezke"
Miren Agur Meabe, Zazpi orduak 163 or 
TALAKO KOPLAK
Elaien kantu samina,
ilundiko biolina.
Zeuk pentsatzeke urratu duzu
nire bihotzeko mamina.

Ontzia geldirik kaian,
lurrean zutunik laia.
Nire begiak, zure argi barik,
ilunduriko paisaia.

Zure ezpainak lore bi,
nire ahorako marrubi.
Betiko izan nahiko nituzke
tristeziaren hilobi.

Uretan dantza orria,
usoak hegan berria:
zure esperoan alai ditut nik
bularrak eta gerria.

Osin betean izarra,
uhin zurtzean aparra.
Zuk emandako amodioa,
itsas gaineko langarra.

Dirua nahi du lapurrak,
eskaleak jan-apurrak,
jaunak otseina, antzuak seina,
nik inoiz ez zure agurra.


Soterriko koplak

Egun da Santi Mamiña