IPUINEN HASIERAKO ETA AMIERAKO ESAPIDEAK
Haurra egin ote zuen? Uretara jausi ote zen?
Horrela izan bazen, ez bazen, ezin dut esan ozen.
Horrela izan balitz, ez balitz, ez nuke esango mila aldiz.
Eta halaxe biziko dira oraindik, hil ez badira,
uren gaineko bitsetan eta ipuin honetako hitzetan.
Gezurra ala egia?
Zure zain naukazu ilargian.
Bota ezazu sarea,
baietz hartu ipuin dotorea!
Dona-dona, madona,
zazpi librako ipuin ona.
Esan-esan, bonbolostina,
kontadazu berriz ipuina.
Gogokoa izan ala ez,
egin diezazuela on!
Ez eskatu konturik
eta hor konpon!
Eta koloretxo kolore,
segi fin eta segi dotore.
Mila Milia, Milia bila,
bila eta pila ipuinaren txirbilak.
Horrelaxe omen da, jendearen esanetan.
Eta horixe da dagokiguna, gezurretan edo benetan.
Dringili-drangulu, dringilin-dron,
begiak itxi eta esan gabon.
Ez han, ez hemen, ez hor,
ipuin hori ez zen jazo inon.
Baina hortxe, hantxe eta hementxe,
ipuin hori jazo berri da oraintxe.
http://etxegiroan.com/ipuina.php?id=144
Urtaroak