itsasargia, portua, belaontziak, hondartza, kalatxoriak, itsas izarrak, itsasoa, maskorra, olatuak, saburdina, takartak, barbarintxoak, partxemikiak, buztanbeltzak, potin, arrantza, traganarro...
Itsasoarekin zer ikusia duten adibideak "Zer da, ba, maitasuna?" liburukoak
KALATXORIAK
Kalatxoriak begira-begira neuzkan
zure marrazkia hondartzan egin nuenean.
Olatua etorri eta joan.
Kalatxoriak musuzapi zuriak harkaitzetan.
ZURE IZENA
Zure izena esan eta maite zaitut diot,
diot hau absurdoa da, diot ez zaude
hemen, zure izena esan eta nire
txokoa diot, itsasargi bat, karabana
bat, diot dena, ez daukadan guztia.
MASKORRA
Itsasondoan,
maskor bat hartu zenuen zuk
eta neuri eman.
Maskor hura poltsikoan darabilt,
zure izena xuxurlatzen baitit negu luzean.
Uda eta hondartza urrun egonagatik
Lekitxoko berbak
Maturranga, potxua, dzanga, TRONPELLO POPA KAKALAMUX, dzingo, parasma-metxa, pal-pal, Kurtzia, Otoio, girringolak, laguntzarra, potin, traganarru...
Lekeitioko irudiak "Zazpi orduak" (Xanti Rodriguez)eta "Olatu guztien gainetik" (Enrique Morente)