Esanen Aduanan literatura eta musika ikuskizuna. Yolanda Arrieta, Miren Agur Meabe eta Leire Bilbao idazleen testuez eta Esther Gabiolaren (akordeoia eta biolina) eta Uritze Lakaren (flauta) musikaz gozatzeko aukera.
GUTIZIAK

29 gutizia. 29 ipuin. 29 idazle. 29 izen. 29 ahots. 29 amets. 29 errealitate. 29 gonbidapen. Aurelia Arkotxa, Ainhoa Arozena, Aintzane Arrieta, Yolanda Arrieta, Begoña Bilbao, Itxaro Borda, Arrate Egaña, Idoia Etxeberria, Amaia Elosegi, Enkarni Genua, Aitzpea Goenaga, Maite Gonzalez Esnal, Lierni Ibargutxi, Arantxa Iturbe, Pili Kaltzada, Mariasun Landa, Goizalde Landabaso, Amaia Lasa, Miren Agur Meabe, Amaia Mendoza, Laura Mintegi, Esther Mugertza, Lourdes Oñederra, Jasone Osoro, Ixiar Rozas, Maribi Unamuno, Lourdes Unzueta, Edurne Urkiola eta Ana Urkiza.
29 gutizia. Esan beharrik ez dago emakumeok anitzak eta desberdinak direla elkarren artean. Anitzak eta desberdinak diren moduan, euren poetika, estiloa eta jarduera literarioak.
Izan ere, emakumetasunak, zernahi delarik ere, ez baitu zertan ezaugarri zehatzez hornitu behar euren artelana.
Euskal literatura aurpegi, ukitu, unibertso, itxura... propioz janzten ari dira eta liburu honek langintza eta aniztasun horiek erakusteko bitartekoa ere izan nahi du.
Hona hemen gonbidapena euskaraz idazten duten emakumeon lanak irakurtzeko, irakurgai kuttunen zerrenda ohiko antologia edo katalogoetan ikusiko ez dituzun izenekin zabaltzeko, eta literatura femeninoaren inguruan dauden topikoekin apurtzeko. Modu horretan, zure literatur horizontea zabaltzeko.