BIOGRAFIA

Miren Agur Meabe Lekeition jaio zen 1962an. Maistra ikasketak egin zituen Derioko Irakasle Eskolan (1983), eta Kirikiñoko ikastolan bederatzi urtez lan egin ondoren, Giltza-Edebé argitaletxeko Euskal Herriko zuzendaritza hartu zuen 1992an, editore lanetan aritzeko.

Idazle gisa, arlo bitan da ezaguna: poesian eta haur eta gazte literaturan. Landu ditu beste genero batzuk ere: ipuingintza, adibidez.

Hainbat literatur jardunalditan parte hartu du, hala nola, 2003ko Dublin Festival Writters delakoan, 2005eko VIII. Nazioarteko Emakume Poeten Kongresua (Gasteiz) edo Vilenjcako Literatur Jaialdian (Slovenia), 2006an. Baita Edinburgeko Jaialdian (2007), Vienako Cervantes Institutuan edota Estatu Batuetako Santa Barbarako eta Renoko Basques Studies Centres-etan ere.

2006. urteaz geroztik Euskaltzaindiako urgazlea da, eta Lekeitioko estudiantina-n jotzen du aspalditik.

GOGOKO BATZUK:

Kolorea: lila
Bere zenbakia: 7a
Paisaia: hondartza udazkenean
Animalia: gizakumea
Janaria: langostinoak
Hitz magikoa: Joanes
Bere oroitzapenik onena: amaren eskuak