"BETI ESAN IZAN DUT BENETAKO SARIA ZURE LIBURUA IRAKURLEENGANA HELTZEA DELA"
1990: Oi, hondarrezko emakaitz! poema bildumagaitik Lasarte-Oriako Udalak eman zion sari bat.
1997: Ohar orokorrak poema bildumagaitik “Imagínate Euskadi” lehiaketan saritu zuten.
2000: "Azalaren Kodea" liburuarekin Espainiako Kritika Saria jaso zuen.
2002: "Itsaslabarreko etxea", Haur eta Gazte Euskadi Literatura Saria, Eusko Jaurlaritza.
2007: “Urtebete itsasargian”, Haur eta Gazte Euskadi Literatura Saria, Eusko Jaurlaritza.
2011: "Errepidean", Haur eta Gazte Euskadi Literatura Saria, Eusko Jaurlaritza.
2011: "Bitsa eskuetan", liburuarekin Espainiako Kritika Saria jaso du.
"Sariak neurri batean injustuak dira, bati eman behar zaiolako hori. Nik zorte handia izan dut alde horretatik, aurreko nobela biak izan direlako sarituak. Horregatik naiz gaur egun idazle. Nik berdin-berdin idatziko nukeen, baina, agian sari hori izan ezean ez nuke izango hainbeste irakurlerik. Irakurle asko izateak ekarri du liburua berrargitaratzea, liburua gaztelerara edo ingelesera itzultzea. Azken finean, neure buruari idazle-etiketa jartzea. Orduan, sariak sostengu moduko bat dira, laguntza bat dira gure proiekziorako"